Ornitho-Navarra ataria interneteko plataforma bat da, talde taxonomiko ezberdinen behaketa-erregistroak estandarizatu, gorde eta gizartera zabaltzea helburu duena. Une honetan, Ornitho-Navarra atarian, honako talde taxonomiko batzuk buruzko aipamenak erregistratu ditzakezu.
nork bidalia: Gaëtan Delaloye
Non dago ezarrita ornitho sistema?
Gaur egun, "Ornitho" sistema Europako zati handi batean ezarrita dago: Frantzian, Alemanian, Luxenburgon, Andorran, Suitzan, Austrian, Italian, Kroazian... eta Katalunian, Euskadian eta Nafarran.
nork bidalia: Gaëtan Delaloye
----------LEGALTASUNA
nork bidalia: Gaëtan Delaloye
Nor da Ornitho-Navarra datu-basearen jabea?
Aranzadi Zientzia Elkartea da Ornitho-Navarra plataformako datu-basearen jabea. Dena den, datu-basea publikoa da eta kopia osoa du Nafarrako Gobernua.
nork bidalia: Gaëtan Delaloye
----------SARBIDE ETA ERREGISTROA
nork bidalia: Gaëtan Delaloye
Ornitho-Navarra-en sartzeko, edozein nabigatzailea erabil dezaket?
Bai, nahiz eta plataforma Chrome nabigatzailearentzat optimizatuta egon. Saia zaitez zure nabigatzailea eguneratuta edukitzen. Edozein arazo izanez gero, jarri gurekin harremanetan: ornitho@aranzadi.eus. Arazoei buruzko ahalik eta xehetasun gehien ematen saiatu (konexioaren data eta ordua, gertatutakoaren erregistro zenbakia -kasua bada-, etab.).
nork bidalia: Gaëtan Delaloye
Nola erregistratu naiteke Ornitho-Navarra plataforman?
Plataformaren hasierako orrialdean, goialdean eta erdikaldean, lauki bat dago, helbide elektronikoa eta pasahitza sartzea eskatzen duena. Ez bazaude erregistratuta sakatu Erregistratu eta izen-emate formulario batean sartuko zara. Bete eta onartu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu zure pasahitzarekin. Hortik aurrera, plataforman sar zaitezke zure erabiltzaile izenarekin (helbide elektronikoa) eta pasahitzarekin.
Datu pertsonalak aldatzeko, pasahitza barne, menuan: Nire kontua taulan, Helbide elektronikoa eta pasahitza laukitxoa.
nork bidalia: Gaëtan Delaloye
Nire pasahitza ahaztu dut, zer egin dezaket?
Ahaztutako pasahitza berreskuratzeko (gogoratu, erabiltzaile izena zure helbide elektronikoa da) joan zaitez hasierako orrialdera eta zure e-maila eta pasahitza sartzen duzun eremuaren azpian sakatu Nire pasahitza galdu dut. Zure e-maila sartzeko eskatuko dizu sistemak eta segituan jasoko duzu mezu elektroniko bat zure pasahitza berriarekin.
nork bidalia: Gaëtan Delaloye
Zergatik erregistratu behar naiz?
Ornitho-Navarra-eko (edo beste edozein ornitho atariko) erabiltzaile guztiek erregistratuta egon behar dute. Horrela, behaketetan akatsak egongo balira, erabiltzailearekin kontaktatu ahalko da.