www.ornitho-navarra.es web gunean izen-emateak datu base guztia kontsultatzea baimentzen du, bi kasu hauek izan ezik (1) "ezkutukoa" moduan sarturiko aipamenak eta (2) kontserbazio helburuak direla eta, datuak babestuta dituzten espezien aipamenak (harrapari batzuen habiak, etab.). Behaketa baten aurrean giltza(=ezkutuko datua) ikonoaren agerpenak, behatzaileek eta espezie hauen informazioa eskuratzeko eskubidea duten personek/erakundeek soilik ikusi ahalko dutela adierazten du. EAEaren kasuan, erakunde hauek Aranzadi Zientzi Elkartea, plataformaren administrazaile gisa, eta Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako ingurumen sailak dira. Datu hauek, automatikoki deskargatu ezin direnak, plataformaren administratzaileari (ornitho@aranzadi.eus) eskatu daitezke. Behean aurkituko duzu sarbide babestua duten espezieen zerrenda.
Oharra: Behatzaileak edozein espezieren aipamena babestu dezake, beheko zerrendan sartua ez badago ere. Horretarako, behaketaren erregistroaren momentuan ezkutukoa laukitxoa aktibatzea nahikoa da. Aukera hau behar baino gehiago erabiltzen dutenei kontsultak murriztu ahalko zaizkie.