ornitho-navarra.es
fr
en
es
eu
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
Behaketak
Azkeneko 2 egunak
Azkeneko 5 egunak
Azkeneko 15 egunak
Espezieen banaketa
Sai arrea 18-21
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
Albiste guztiak
Agenda
Laguntza
Erdi ezkutaturiko espezieak
Ikurren azalpena
FAQ (ohiko galderak)
Erabileraren estatistikak
Ornitho-Navarra buruz
Legezkotasuna
Harremanetarako
Kode etikoa
Dokumentuak
Legezkotasuna

1. Sarrera eta definizioa.

Ornitho-Navarra erabiltzeko baldintzek oinarri garden eta argia ezartzen dute zure, plataformaren erabiltzaile zaren aldetik, eta plataformaren legezko arduradunaren artean. Hitzarmen honek bakarrik Nafarroarako balio du.

Definizio hauek erabiliko dira dokumentu honetan:

Ornitho-Navarra-ren legezko ordezkaria Aranzadi Zientzia Elkartea da (aurrerantzean AZE).

Ornitho-Navarra-ko erakunde laguntzaileak (EL) erakunde publiko edo pribatuak dira, bai eta legez eratuta ez dauden lan taldeak ere, akordio idatzien bidez Ornitho-Navarra-rekin lankidetzan aritzen direnak. Oro har, erakunde laguntzaileak biodibertsitatearen arloan adituak diren erakundeak edo lan-taldeak dira eta horiek lana batez ere maila teknikoan egiten dute, baina kontzeptualki edo finantzarioki ere lagundu dezakete. Bazkide finantzarioek soilik plataforma finantzatzen dute. Bazkideen zerrenda Ornitho-Navarra-n dago argitaratuta.

Ornitho-Navarra-ko Kudeaketa Batzordea AZEko ordezkariek eta, AZEko ordezkariak ez izan arren, plataforma kudeatzeko izendaturiko pertsonek osatzen dute. AZEren ardura izanen da batzorde horretako kideak izendatzea. Batzorde horretako kideek Ornitho-Navarra-ren interesen alde eginen dute beti.

Erabiltzailea: Ornitho-Navarra plataforman erregistratutako edozein pertsona fisiko edo juridiko izanen da.

Egiaztatze Batzordea. Adituen batzordea da eta zalantzazko oharrak berrikusi eta balioztatzea du eginkizun. Batzorde honen osaera Ornitho-Navarra-n argitaratuko da eta Batzorde Kudeatzaileak izendatuko du.

Hirugarren partea: dokumentu honetako baldintzetan zehaztuta ez dagoen edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Ezkutuko behaketa (=ezkutuko datua): sisteman erregistratutako behaketa da, baina ez da ikusten. Urte osoan zehar edo urteko sasoi batean sentikorrak diren espezieen behaketak dira, edo erabiltzaileak “ezkutuko datu” gisa erregistratu dituenak. Ezkutuko behaketak informazio hori jasotzen duten bazkide laguntzaileek soilik ikus ditzakete, bai eta behatzaileak berak ere (“ezkutuko datu” gisa nahita sartutako behaketen kasuan). Gutxienez, plataformaren administratzaileek (AZEko kideak) eta Nafarroako Gobernuak horretarako izendatzen dituen pertsonek izanen dute datu horietarako sarbidea.

Ezusteko behaketa: monitorizazio programa espezifiko batean edo zerrenda oso baten bidez (hegaztien kasuan) erregistratua izan ez den edozein behaketa da.

Zerrenda osoa: erabiltzaile batek une eta toki jakin batean behatutako hegazti espezieen zerrenda osoa da. Zerrenda osoa betetzean, erabiltzaileak baieztatzen du behatutako hegazti-espezie guztiak apuntatu dituela, eta, beraz, zerrendan ez dauden espezieak behatu gabeko espezieak direla onartzen du.

Datu gordinak: behaketa bakoitzaren zerrenda prozesatu gabea da (=aipamena), eta bertan informazio guztia jasotzen da: espeziea, indibiduo kopurua, tokia, data...

 

2. Ornitho-Nafarroaren printzipioak eta helburuak.

Ornitho-Navarra herritarren zientziarako plataforma bat da. Atari honen helburua Nafarroako talde taxonomiko desberdinen behaketen erregistroa estandarizatzea, gordetzea eta zabaltzea da.

Ornitho-Navarra plataformak aukera ematen du bertan ageri diren talde taxonomikoen espazio eta denbora-banaketaren ikuspegi zehatza eta eguneratua izateko. Gainera, plataformaren ezaugarriek behaketak balio zientifiko handikoak izatea bermatzen dute. Azken hau Egiaztatze Batzordeari esker egin daiteke. Helburu nagusia da informazio hori guztia zientziarako eta kontserbaziorako erabiltzea, bai eta jarduera eta proiektu jasangarriak egitea ahalbidetzen duen beste edozein ekintzetarako ere, betiere gure natur ondarea kontserbatzea bermatzen badute. Azken eremu horretan sartuko lirateke, adibidez, ingurumen-hezkuntza edo turismo ekologikoa.

 

3.1. Erregistroa.

Ornitho-Navarra-n erregistratzeko zure izena, posta-helbidea eta helbide elektronikoa eman behar dituzu. Erregistratzean, onartzen duzu datu pertsonal horiek 3.2 puntuan adierazitako moduan gordeko eta erabiliko direla. Gainera, erregistratzean, emandako informazioa zehatza dela adierazten duzu eta, aldatuz gero, eguneratuko duzula. Posta elektronikoa izango da zure erabiltzaile-izena plataforman sartzen zarenean. Posta elektroniko hau plataforma eta zure arteko harremanetarako erabiliko da. Ez da onartzen izengoitiak erabiltzea. Hala ere, plataforman behaketak igotzerakoan anonimo moduan egin dezakezu.

 

3.2. Datu pertsonalen babesa eta argitaratzea.

AZEa eta Ornitho-Navarra-ko Egiaztatze Batzordea jabetzen dira datu pertsonalen pribatutasunaz, eta, honenbestez, onartzen dute informazio hori zuhurtzia eta konfidentzialtasun osoz erabiltzea. Erabiltzaileen datu pertsonalak AZEk eta Egiaztatze Batzordeko kideek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte, eta helburu bakarra izango da erabiltzailearekin harremanetan jartzea informazio gehiago eman edo ohar bat egiaztatu behar denean. Ornitho-Navarra-n erregistratzean, zure datu pertsonalak (izena) Ornitho-Navarra-ko gainerako erabiltzaileek ikus ez ditzaten aukeratu dezakezu.

 

3.3. Behaketak, argazkiak eta audio-artxiboak.

Ornitho-Navarra-ra behaketa bat bidaltzean, baieztatzen duzu, zuk dakizula, egiazkoa dela. Horrez gain, ziurtatzen duzu argazkiak eta audio-artxiboak zuk eskuratu dituzula. Beste batek emandakoak direnean, fitxategi horiek Ornitho-Navarra-n zure bidez argitaratzeko baimena eman dizula egiaztatzen duzu.

Behaketa, argazki edo audio-artxibo bat bidaltzean, bere erabilera publikoa onartzen duzu, modu ezeztaezinean eta atzera begirako ondorioekin. Ornitho-Navarra-ra bidalitako behaketak AZEk, Nafarroako Gobernuak, bazkide laguntzaileek edo 2. puntuan ezarritako xedeetarako erabiltzeko eskatzen duen beste edozein erabiltzailek erabiltzen ahalko ditu. Argazkien eta audio-artxiboen jabetza intelektuala autorearena da. Alde horretatik, inork ez du eskubiderik izango autorea aipatu gabe erabiltzeko.

Ornitho-Navarra plataformak berariaz debekatzen du bertako edozein edukiren ustiapen komertziala. Arau hori betetzen ez bada, plataformaren kudeatzaileek beharrezkoak jotzen dituzten ekintza administratibo eta judizialak egin ahal izango dituzte.

Ornitho-Navarra-n erabiltzaile gisa alta ematean, dokumentu honetan ezarritako baldintzak onartzen dituzu eta haiekin ados zaudela adierazten duzu.

 

3.4. Ornitho-Nafarroarekiko akordioa bertan behera uztea.

Ornitho-Navarra plataformaren erabiltzaile gisa baja emateko, posta elektronikoaren bidez jarri behar duzu harremanetan plataformaren kudeatzaileekin (ornitho@aranzadi.eus). Une honetan, erabiltzaile gisa ezabatuko zaitugu, zure datu pertsonal guztiak bezalaxe. Plataformara bidalitako behaketak, argazkiak eta audio-fitxategiak bertan geldituko dira, eta dokumentu honetan deskribatutako baldintzetan erabiliko dira.

 

3.5. Ornitho-Nafarroatik kanporatzea.

Dokumentu honetan azaldutako baldintzak eta, bereziki, plataformaren printzipioak eta helburuak urratzen badira, AZEk eskubidea du erabiltzaile bat kanporatzeko. Erabaki hori erabiltzailearen harremanetarako posta elektronikoaren bidez jakinaraziko da. 14 eguneko epean erabiltzaileak ez badu eragozpenik, plataformatik kenduko da, gehienez ere 30 eguneko epean kanporatzea jakinarazten zaionetik. Behaketak, argazkiak eta audio-artxiboak plataforman jarraituko dute eta dokumentu honetan deskribatutako baldintzetan erabiliko dira.

 

4.1 Behaketak, argazkiak eta audio-fitxategiak erabiltzea.

Edozein erabiltzailek eskura izango ditu behaketa, argazki eta audio-artxibo guztiak, norberarenak zein besteenak. Espezie batzuetan, edo aipu batzuetan, informazioa ez dago eskuragarri, kontserbazio arrazoiengatik edo informazio hori “ezkutuko” datu gisa erregistratu delako. Datu horiek eskuratzeko, eskaera formal bat bidali behar duzu, posta elektronikoz, helbide honetara: ornitho@aranzadi.eus. Bertan, alderdi hauek adierazi behar dira: (1) zein espezieren informazioa eskatzen den; (2) denboraldia; (3) eremua (udalerria, probintzia...); (4) eskaera egiten duen pertsonaren/erakundearen xehetasunak; (5) proiektuaren izenburua eta deskribapen laburra; (6) informazioa erabiliko dutela aurreikusten diren produktuak (zientzia-argitalpenak, dibulgazio-argitalpenak, urtekariak, web-orriak, txosten teknikoak...). Plataformaren Egiaztapen Batzordeak erabakiko du datu horiek nola askatu. AZEk, Nafarroako Gobernuak eta horretarako akordioa lortu duten bazkide laguntzaileek etengabe izanen dute datu-baseko erregistro guztietarako sarbidea.

 

4.2. Ornitho-Navarra-tik datozen behaketen aipamena.

Ornitho-Navarra-ko behaketen zehaztasuna ez dago nahitaez bermatua, eta behaketei lotutako datuak aldatu edo ezabatu egin daitezke egiaztatze prozesuan. Ornitho-Navarra-tik ateratako datuek plataforma bera aipatu behar dute informazio iturri gisa, eta paragrafo honen lehen esaldian adierazitako zehaztasuna gehitu behar zaio. Idealki, honako hau aipatu beharko litzateke: “Lan honetan erabilitako behaketak Ornitho-Navarra-tik hartu dira. Ornitho-Navarra plataformak ez du bere gain hartzen datu horien egiazkotasunaren erantzukizuna, akatsen ehuneko txiki bat egon baitaiteke (<5%). Argazkiak edo audio-artxiboak erabiliz gero, nahitaezkoa da horien egilea aipatzea.

 

5. Erantzukizunak eta kalteak.

Ornitho-Navarra-ren funtzionamendua denbora mugagabez bermatzen da. Hala ere, AZEk ez du bermatzen Ornitho-Navarra edo plataformaren barruan eskaintzen diren osagai edo zerbitzuetako batzuen eskuragarritasun etengabea, ez eta erregistratutako behaketak zuzenak izatea edo %100ean osorik egotea ere.

Ornitho-Navarra-k lan egiteari uzten badio, erabiltzaileei gutxienez 3 hilabete lehenago jakinaraziko zaie, beren datuak esportatu eta gorde ahal izan ditzaten. Kasu horretan ere, datu base osoa, gutxienez, Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunean kopiatuta egotea bermatuko litzateke.

 

6. Ornitho-Nafarroako zehaztapen eta baldintzen aldaketak.

AZEk eskubidea du dokumentu honen edukia bere irizpideen arabera aldatzeko. Kasu horretan, Ornitho-Navarra-ko erabiltzaileei jakinaraziko zaie. Aldaketak onartzen ez badira, erabiltzaileek plataformatik baja ematea formalizatu beharko dute, 3.4 puntuaren arabera. Bestela, erabiltzaileak zehaztapen eta baldintza berriak onartzen dituela ulertuko da.

 

7. Dokumentu honetan deskribatutako zehaztapen eta baldintzen aplikazioa.

Dokumentu honetan deskribatutako baldintzek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean.

Aranzadi Zientzia Elkarteak sustaturiko proiektua, Nafarrako Gobernua eta elkarte laguntzaileen sare baten kolaborazioarekin