ornitho-navarra.es
fr
en
es
eu
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
Behaketak
Azkeneko 2 egunak
Azkeneko 5 egunak
Azkeneko 15 egunak
Espezieen banaketa
Sai arrea 18-21
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
Albiste guztiak
Agenda
Laguntza
Erdi ezkutaturiko espezieak
Ikurren azalpena
FAQ (ohiko galderak)
Erabileraren estatistikak
Ornitho-Navarra buruz
Legezkotasuna
Harremanetarako
Kode etikoa
Dokumentuak
Kode etikoa

Hegaztien zein beste edozein animaliren behaketa, zeinbait jokabide eta etika arau jarraitu behar dituen ekintza da, eragozpenak sahiestuko badira. Jokabide zuzena, babestutako eremuetan  ez ezik, lurralde guztian eta espezie guztiekin eman behar da. Jarraian, fauna behatzeko oinarrizko jarraibide batzuk azalduko ditugu:

  • Animalien eta hauen habitaten aztoratzea ahalik eta gehien gutxitu. Beti mantendu distantzia nahikoa behatzailearen eta animaliaren artean eta saiatu bideetatik ibiltzen. Kontu gehiagorekin ibili umatze garaian edo elikatzeko lekuetan, atseden hartzeko lekuetan, migrazio geldialdietan, etab.

  • Espezie oso berezi bat aurkitzen baduzu, ondo pentsatu albistea zabaltzen hasi aurretik. Hegazti edo animalia hori jende askok behatua izan daiteke kalterik jasan gabe? Katalogatutako espezie bat da? Espezie horren behaketak kalterik eragin dezake ikusi den habitatean? Horrela bada, aipamena "ezkutuko datua" kodearekin sartzea gomendatzen dugu.

  • Uneoro legedia errespetatu behar da, babestutako eremuetako sarbidea ere bai.

  • Era berean, lursail pribatuetako sarbidearen debekua errespetatu behar da. Eremu publikoen erabilera okerra saihestu behar da, pista edo errepideak trabatzea bezalako ekintzak baztertuz.

  • Orokorrean, jarrera egokia mantendu behar da, hegaztien edo beste animalien behaketan aritzen direnen kontrako iritziak ez sortzeko.

  • Argazkilaritzan, gogoratu egin behar da ezkutalekuen erabilera erregulatuta dagoela eta administrazioen baimena behar dela horrela jarduteko. Era berean, kantuen erabilera debekatuta dago eta, honenbestez, baimen berezia behar da horiek erabiltzeko. 

Aranzadi Zientzia Elkarteak sustaturiko proiektua, Nafarrako Gobernua eta elkarte laguntzaileen sare baten kolaborazioarekin