Ongi etorri www.ornitho-navarra.es-ren izen-emate formulariora. Beste ornitho batean edo NaturaList APP-ean alta emanda bazaude ez da beharrezkoa formulario hau betetzea: zure erabiltzaile izena eta pasahitza erabiltzea nahikoa da.
Zure datu pertsonalak bi gauzetarako soilik erabiliko ditugu: plataformaren aktualizazioak jakinarazteko edo, zure behaketen gainean informazio gehiago eskuratzeko asmoz, zurekin harremanetan jartzeko. Zure informazio pertsonala www.ornitho-navarra.es plataformako kudeatzaileek (Aranzadi Zientzia Elkartea) erabiliko dute konfidentzialtasun osoz eta ez zaio inolako beste erakunde edo norbanakori utziko, 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari Buruzkoa legearen zehaztapenek dioten moduan.
Izartxo (*) bat duten eremuak derrigorrezkoak dira. Zure argazki bat gehitu dezakezu beste behatzaileek errazago ezagutu zaitzaten. Zure datu pertsonalak edozein unetan aldatu ditzazkezu: plataformaren menuan sartu "Nire kontuan". Formularioa bete eta minutu gutxiren buruan mezu elektroniko bat jasoko duzu plataformako zure kontura sartzeko pasahitzarekin. Ez dira beste erabiltzaileentzat ikusgai egongo espezie sentiberen behaketak edo ezkutatu nahi izan dituzun datu eta azalpenak. Gainerako behaketa eta iruzkinak, zein behaketak egin dituzun udalerrien koordenatuak beste edozein erabiltzailek ikusi ditzazke. Nahi izatera, bigarren aldiz bidaltzen ari zaren oharrak ezkutatu ditzakezu. www.ornitho-navarra.es plataformaren bidez sartu dituzun behaketak datu basearen parte izango dira aurrerantzean.
Formulario hau betetzerakoan egiaztatu baldintzak irakurri eta onartu dituzula.